Erakustokiak

16 Erakustokiak
Denonartean

DENONARTEAN, batetik, nazioarteko mailan ezagunak diren egileen obrak euskarara ekartzeko sortu da, eta, bestetik, euskaraz sortutako obrak zein euskal gaien ingurukoak argitaratzeko. Katalogo orekatua du helburua, argitaletxearen funtsari eta egileei dagokienez, eta, horregatik, idazle oso ezagunen ondoan –Lev Tólstoi edo Fernando Pessoa, esate baterako–, euskal idazle berrien aldeko apustua ere egiten ari da (Mikel Mendibil, Rebeka Elizegi edo Egoitz Garro, esaterako). Kalitateko lanak eskaini ez ezik (irudiak, marrazkiak, argazkiak...), balio pedagogiko unibertsalak ere bultzatu nahi ditu: ekologismoa, adiskidetasuna..

Editorial Mintzoa

Mintzoa argitaletxea Segundo Otatzu Jaurrietak sortu zuen 1983an, ahanzturan eta bazterrean gera ez zitezen gure historia, gure idazleak eta Nafarroa. Gure espezialitatea, bat eta bakarra, Nafarroako historiarekin lotura duten liburuak, bildumak eta faksimileak argitaratzea da. Idazle hauen lanak eta beste hainbatenak eman ditugu argitara: Esteban de Masparrauta, Pedro Agramont y Zaldibar, Alfonso López de Corella, Arturo Campión, Iturralde y Suit, Navarro Villoslada, Aranzadi. Hauxe da gure helburua: jendeak ariman sartzea eta bihotzean eramatea "gurea dena", eta ez ezagutzeagatik gutxietsi ordez, zer den jakin, maitatu eta gorestea.

Txalaparta Argitaletxea

Txalaparta euskal argitaletxea libre eta independente bezala definitzen da. Nafarroatik konpromisoa du Euskal Herriko kultur subiranotasunarekin eta informazioarekin, eta planeta solidarioaren eta anitzaren aldeko apustua egiten du. Helburuetariko bat da munduko herrien arteko harremana hobetzen, errealitatea aldatzen, memoria historikoa gordetzen eta dibertsitaterako eta utopietarako bideak irekitzen dituen edozein literatura-sormenaren bozeramaile izatea.

Editore Independenteak izenarekin herrialde ezberdinetako hainbat argitaletxerekin argitaratzen dute askatasuna bermatze aldera monopolioaren eta pentsamendu bakarraren aurrean.

Ediciones Eunate

Eunate argitaletxea duela 30 urte baino gehiago sortu zen Iruñean (Nafarroa), hiru unibertsitate dituen hirian, hain zuzen material akademikoa argitaratu asmoz: medikuntza, zuzenbidea, ekonomia eta gizarte lana, hasiera batean. Gerora, espiritualitatearen eta teologiaren gaiei ere heldu zien. Handitu ahala, eleberriak, ipuinak eta poesia editatzen hasi zen, autore eta obra gehiagori leku eginez. Gaur egun, belaunaldi aldaketa egin eta gero ere, helburuak ez dira aldatu: literaturari dagokionez, helburua da kalitatezko lanei jendaurrean aurkezteko aukera ematea; dibulgazioaren eta unibertsitatearen arloetan, berriz, lan berritzaileak eskaintzea, zorroztasun akademikoa dutenak eta interes orokorrekoak direnak. 

Altaffaylla Fundazioa

Altaffaylla Kultur Taldea 1985. urtean sortu zen; hain zuzen ere, lehen liburua atera zuenean. Kultur erakundearen izaera izan zuen, harik eta 2000. urtean kultura orokorrari eta bereziki Nafarroako kulturari eskainitako Fundazio bilakatu zen arte.

Hogeita hamar urtetan zehar, argitalpenak argitaratzeaz gain, Memoria historikoarekin, euskararekin, hirigintzarekin, ondare historikoarekin eta bestelakoekin zerikusia duten etengabeko jarduerak eta jarduera ezberdinak egin ditu. Lana Tafallan egiten du, gure geografia osoan ezagutzen den arren. 60 liburutik gora argitaratu ditu.

Editorial Pamiela

1983an bere ibilbideari ekin zion PAMIELAk 700 titulu baino gehiago, euskaraz zein gaztelaniaz, argitaratu ditu, diseinu zaindua batez ere kultur arloko etengabeko presentzia publikoa dauzkalarik. Oso idazle ezagunenen (Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Joxemari Iturralde, Patxi Zubizarreta…) fikzioko lanak (narrazioa, poesia, haur eta gazte literatura) argitaratzen ditu euskaraz.

Euskal Herriko historia, kultura eta gizarteari buruzko saiakerak euskaraz zein gaztelaniaz argitaratzen ditu. La Navarra marítima, Orhipean (euskara, gaztelania, frantses eta ingelesezko bertsioekin), Navarra, Castillos que defendieron el Reino edo El deseo de leer bezalako liburuak erreferentzia argiak dira bai espezialistentzat, bai publiko handiarentzat.

Gobierno de Navarra
LURAI ediciones
Kilikids

Kilikids argitaletxeak irakurtzeko ohitura sustatu nahi du txikienen artean edota haien irudimena zabaldu alegiazko historien bitartez. Material pedagogikoen artean, haurrentzako ipuinak, historia luzeagoak edo puzzleak dituzte. Halaber, bideojoko bat argitaratu dute mugikorrerako eta tabletarako, eta youtube-ko kanal bat dute pertsonaien historiekin.

Alkibla

Alkibla argitaletxe independentea da, eta argazkigintza dokumentalarekin lotutako proiektu kulturalak eta editorialak lantzen ditu, literaturarekin eta beste diziplina eta adierazpide batzuekin elkarrizketa sortzailean. Irudi dokumentaletik landu daitekeen gai kultural, sozial edo politiko bat ere ez zaigu arrotza egiten.

Igela
Igela, euskarazko literatur itzulpengintzari eskainitako argitaletxea, 80ko hamarkadaren amaieran sortu zen, euskarazko literatura itzulpengintzan erabat aritzen den argitaletxe bakarra da. 1989an sortua eta egoitza Iruñean duena, hainbat aldiz saritua izan da eta literatur itzultzaile ospetsuenen bermea eta aintzatespena du. Ibilbide luzea du eta argitaletxe espezializatuen buruan dago, XX. mende amaierako eta XXI. mende hasierako euskal itzultzaileentzat plataforma garrantzitsua izanik. Gaur egun, bere hasierako egitekoarekin jarraitzen du: munduko literaturako lan nagusiak euskaraz argitaratzea.
Nafarpres - Asociación de la prensa local de Navarra

Nafarpresek, tokiko prentsaren Nafarroako elkarteak, 2006ko abenduan hasi zuen bere ibilbidea, tokiko prentsa eta informazioa herritarrengandik hurbilen dagoen ikuspegitik sustatzeko helburuarekin.

Yonki Books

Yonki Books sustantziadun eta substantziarik gabeko adikzioen inguruko liburuak argitaratzen dituen argitalpen-zigilua da. Xede-publikoaren barruan sartzen dira adikzio-arazoak dituzten pertsonak, haien senideak eta profesionalak.

Nabarralde

NABARRALDEn gure memoria kolektiboa berreskuratzeko eta ezagutzeko ahaleginean urte asko daramatzagu. Ahanzturaren aitzinean gertatutakoak ikasi baino ez dugu, egungo egoerara ailegatzeko.

Gure historiaren kontzientziak, bai eta talde ondarearen beste forma batzuek ere, nor garen esanen digu, egungo errealitatean bizi ditugun arazoetako asko nondik datozen ulertzen lagunduko digu, eta etorkizunari elkarrekin ekiteko orduan gure erreferenteak zeintzuk diren argi ikusten ahalbidetuko digu.

Guretzako, nafar Estatuko hiritarren baldintza politikoa bete-betean berreskuratzea gure oinarrizko eskubide demokratikoa da, nahitaezkoa gainerako eskubideak modu egokian gauzatzeko. Gizakiaren zein gizataldearen presentzia esan nahi du honek munduko kultur, hizkuntza eta ekonomiaren alorrean.

NABARRALDE, honela, ikerketa-proiektu gisa eraikitzen da, ezagutza, sustapena, bilgunea... eta funtsezko helburua du, hain justu, kulturaren, historiaren eta gizatalde gisa eratzen gaituen guztiaren zabalkunde handiena egitea.

NABARRALDE tresnaren beharraz uste osoa dugu, eta haren sorkuntzan unibertsitate, enpresa eta lanbide ugaritako hainbat pertsonak hartzen du parte. Baina honelako proiektu bat ez da bideragarria gizartearen babes zabalik gabe. Zure laguntza behar dugu, bai ikerketa moduan, esku-hartze moduan... baita sustatze soilarekin ere. Oinarri ekonomiko sendoak askatasuna eta indarra ematen du lan egiteko.

Reikiavik Ediciones

Reykjavik Ediciones 2015eko urrian sortu zen Madrilen, Hiroshi Doi Reikiko japoniar maisuaren irakaskuntzak ezagutzera emateko. Denbora igaro ahala, argitaletxeak eboluzionatu egin zuen, bere katalogoa beste izenburu espiritual batzuekin zabaltzeko (Latidos Bilduma), baita literatura garaikidearekin ere (Entrañas Bilduma). 2022an, fundatzaileak, Iruña Iriarte eta Javier Díaz, Iruñera joan ziren eta hirugarren bilduma sortu zuten (Aplausos). Horrekin, zuntz sentikorra mugitzen duten, barre, negar, gogoeta, eztabaida eta baita bizitzaren ikuspegi berriak ere eragiten dituzten antzezlanak hilezkor bihurtzeko helburua ezartzen da. Bere liburuek mugak gainditu dituzte eta hispanieraz hitz egiten duten herrialde asko ere konkistatu dituzte.

Nabarralde

NABARRALDEn gure memoria kolektiboa berreskuratzeko eta ezagutzeko ahaleginean urte asko daramatzagu. Ahanzturaren aitzinean gertatutakoak ikasi baino ez dugu, egungo egoerara ailegatzeko.

Gure historiaren kontzientziak, bai eta talde ondarearen beste forma batzuek ere, nor garen esanen digu, egungo errealitatean bizi ditugun arazoetako asko nondik datozen ulertzen lagunduko digu, eta etorkizunari elkarrekin ekiteko orduan gure erreferenteak zeintzuk diren argi ikusten ahalbidetuko digu.

Guretzako, nafar Estatuko hiritarren baldintza politikoa bete-betean berreskuratzea gure oinarrizko eskubide demokratikoa da, nahitaezkoa gainerako eskubideak modu egokian gauzatzeko. Gizakiaren zein gizataldearen presentzia esan nahi du honek munduko kultur, hizkuntza eta ekonomiaren alorrean.

NABARRALDE, honela, ikerketa-proiektu gisa eraikitzen da, ezagutza, sustapena, bilgunea... eta funtsezko helburua du, hain justu, kulturaren, historiaren eta gizatalde gisa eratzen gaituen guztiaren zabalkunde handiena egitea.

NABARRALDE tresnaren beharraz uste osoa dugu, eta haren sorkuntzan unibertsitate, enpresa eta lanbide ugaritako hainbat pertsonak hartzen du parte. Baina honelako proiektu bat ez da bideragarria gizartearen babes zabalik gabe. Zure laguntza behar dugu, bai ikerketa moduan, esku-hartze moduan... baita sustatze soilarekin ere. Oinarri ekonomiko sendoak askatasuna eta indarra ematen du lan egiteko.

Azoka aurrera ateratzen lagundu nahi?
Antolakuntzan parte hartu nahi baduzu, edo beste edozein ekarpen egin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.