Eunate argitaletxea duela 30 urte baino gehiago sortu zen Iruñean (Nafarroa), hiru unibertsitate dituen hirian, hain zuzen material akademikoa argitaratu asmoz: medikuntza, zuzenbidea, ekonomia eta gizarte lana, hasiera batean. Gerora, espiritualitatearen eta teologiaren gaiei ere heldu zien. Handitu ahala, eleberriak, ipuinak eta poesia editatzen hasi zen, autore eta obra gehiagori leku eginez. Gaur egun, belaunaldi aldaketa egin eta gero ere, helburuak ez dira aldatu: literaturari dagokionez, helburua da kalitatezko lanei jendaurrean aurkezteko aukera ematea; dibulgazioaren eta unibertsitatearen arloetan, berriz, lan berritzaileak eskaintzea, zorroztasun akademikoa dutenak eta interes orokorrekoak direnak.
Literaria Kalean - Literatura en la calle proiektuak, hasi-hasieratik, hezkuntza eta kultura jarri ditu gure gizartearen kalitatearen funtsezko oinarrian. Horretarako, kalera atera eta irakurleengana jotzen dugu, pertsonengan sinesten dugulako. Literaria Kalean-ek teknologia berriak aintzat hartzen ditu, eta, modu berean, zuzeneko harremanen aldeko apustua egiten dugu, aurrez aurrekoaren alde, geroz eta azkarrago, bakartuago eta zoroago bizi garen mundu honetan. Erromantikoak garela? Bai, noski!
Next Door argitalpen-plataforma bat da, eta bertatik liburuak argitaratzen ditugu, zientziaren eta osasunaren komunikazioari buruzko hitzaldiak eta ikastaroak eskaintzen ditugu, eta Yonki podcast-a ekoizten dugu. Enpresak hainbat Prisma sari jaso ditu ondoen editatutako liburuentzat, eta gure proiekturik pertsonalena, Yonki Books, hedabide berri onenaren Prisma izan da.
Altaffaylla Kultur Taldea 1985. urtean sortu zen; hain zuzen ere, lehen liburua atera zuenean. Kultur erakundearen izaera izan zuen, harik eta 2000. urtean kultura orokorrari eta bereziki Nafarroako kulturari eskainitako Fundazio bilakatu zen arte.
Hogeita hamar urtetan zehar, argitalpenak argitaratzeaz gain, Memoria historikoarekin, euskararekin, hirigintzarekin, ondare historikoarekin eta bestelakoekin zerikusia duten etengabeko jarduerak eta jarduera ezberdinak egin ditu. Lana Tafallan egiten du, gure geografia osoan ezagutzen den arren. 60 liburutik gora argitaratu ditu.
Euskal Memoria Fundazioa 2009ko azaroan sortu zen Tafallan, memoria historikoa berreskuratzeko eta berriz eraikitzeko helburuarekin, eta, horretarako, konpromiso bikoitza agertuz: alde batetik, dibulgazioari begira, urtero liburu bat eta bi aldizkari argitaratzea; eta, bestetik, bildumari begira, Dokumentazio Gune Iraunkorra eraikitzeko urrats trinkoak ematea. Bazkide sustatzaileen babesari esker, Fundazioa memoria historikoa batzeko, katalogatzeko eta zabaltzeko erremintak sortzen ari da. Aldi berean, Euskal Memoria Nafarroako Gobernuak memoria historikoaren inguruan sortutako lan-taldearen barnean aurkitzen da.
GOR DISCOS enpresak 26 urteko esperientzia du musika-interpretarien diskoak ekoizten eta material hori banatzen penintsulako denda-kateetan (Media Markt, FNAC, Elkar, e.a.). Talde horiek jaialdiek, erakundeek, Udalek eta kultur programek kontratatu ohi dituzte. Berri Txarrak edo Piperrak taldeak GOR DISCOS enpresan konfiantza duten bandetariko batzuk dira.
Kilikids argitaletxeak irakurtzeko ohitura sustatu nahi du txikienen artean edota haien irudimena zabaldu alegiazko historien bitartez. Material pedagogikoen artean, haurrentzako ipuinak, historia luzeagoak edo puzzleak dituzte. Halaber, bideojoko bat argitaratu dute mugikorrerako eta tabletarako, eta youtube-ko kanal bat dute pertsonaien historiekin.
La Voz de la Merindad aldizkaria 1929an sortu zen. Hamabost egunez behin argitaratzen da, eta orrialdeetan Oliteko Merindadeko herrietako egungo albisteak zein tokiko historia agertzen dira; baita, web orrian ere.
Aldizkariaren helburua da, eskualdeko merkataritza eta industria bultzatzea, eskualdea kohesionatzea eta euskarri kulturala izatea, memoria historikoa landuaz eta dibertsitate kulturala, herri-ondarea, euskara, tradizioak eta elkarteak bultzatuaz.
Proiektuan, elkarte kulturalaren borondatezko lana izateaz gain, profesionalek ere lan egiten dute, eta kazetaritza-lanez eta jarduera komertzial eta administratiboez arduratzen dira. 2000 harpidedunek aldizkaria etxean jasotzen dute, 300 enpresa baino gehiagok beren publizitatea egiten dute, eta beste ehunka erosle, kolaboratzaile eta irakurle ditu.
Verbo Divino argitaletxeak 1.800 titulutik gora kaleratu ditu. Idazleen eta irakurleen artean zubi-lana egitea dagokigu, komunikazioa ahalik eta aberasgarriena izan dadin. Biei zor diegu eta biei eskaintzen diegu gure eguneroko lanaren onena. Bibliaren azterketaren eta interpretazioaren inguruko obrak editatzen ditugu, askotariko irakurleentzat: oso oinarrizkoetatik hasi eta adituei zuzendutako lanetaraino. Hauek dira gure bildumak: Bibliak, Exegesia eta Bibliaren azterketa, Pastorala eta misioa, Teologia eta izpiritualtasuna, Gizartea eta erlijioa, Hiztegiak eta Agendak. Gainera, 3 aldizkari hauen harpidetza eskaintzen dugu: Eucaristía, Reseña Bíblica eta Concilium. Formatu digitalean ere baditugu zenbait liburu. Aurrez aurreko eta online formakuntza saioak egiten ditugu, eskatzen diguten tokian.
Lamiñarrak 2004. urtean hasi zuen bere argitaletxe-ibilbidea. Katalogoan batez ere Nafarroako Historiarekin eta Etnografiarekin loturiko izenburuak aurkituko ditugu; horrela, Nafarroako kultur ondarea sakontzen duten ikerketa historikoko hainbat monografia eta tokiko tradizioak argitaratu ditu.
CENLIT EDICIONES nafar argitaletxea 1976. urtean sortu zen, eta urte asko eman ditu hezkuntzaren, irakaskuntzaren eta zenbait jakintza-eremu bereziren inguruko liburuak argitaratzen.
Argitaletxe hau 2017an sortu zen. Orain arte, 10 liburu argitaratu ditugu, izan eleberri, izan saiakera, izan haurrentzako album. Zuzenketa-, maketazio-, azalen diseinu- eta itzulpen-lanak ere egiten ditugu.
Txalaparta euskal argitaletxea libre eta independente bezala definitzen da. Nafarroatik konpromisoa du Euskal Herriko kultur subiranotasunarekin eta informazioarekin, eta planeta solidarioaren eta anitzaren aldeko apustua egiten du. Helburuetariko bat da munduko herrien arteko harremana hobetzen, errealitatea aldatzen, memoria historikoa gordetzen eta dibertsitaterako eta utopietarako bideak irekitzen dituen edozein literatura-sormenaren bozeramaile izatea.
Editore Independenteak izenarekin herrialde ezberdinetako hainbat argitaletxerekin argitaratzen dute askatasuna bermatze aldera monopolioaren eta pentsamendu bakarraren aurrean.
1988aren udazkenean tolosarrez osatutako hirukote bat bildu zen Donostiako bazter-auzo bateko taberna batean: kontua da argitaletxe bat sortzea bururatu zitzaigula.
Dirua eskas baina ausardia sobran zuen taldetxoa –Xabier Olarrak, Joseba Urteagak eta Jose Manuel Gonzalezek osatua– 1989ko apirilaren 14an –egun «siñalia» munduan izan diren errepubliken erreinuan–, Iruñean bildu zen, eta sozietate mugatuaren lege-figura eman zion IGELA argitaletxeari. Mugarik ez zen falta, beraz. Are gutxiago asmo eta ametsik.
Argitaletxeak Iruñeko kale Nagusian ezarri zuen egoitza. 1989ko abenduan kaleratu ziren Igela zigiluaren lehenbiziko bi liburuak, eta horrela eman zitzaien hasiera Sail beltza eta Enigma izeneko bildumei. Hurrengo urtean berean eman zitzaion hasiera Literatura izeneko sailari. Gerora beste hiru sail ireki ziren: Mintaka, Gabonetako ipuinak eta Bidelagun.
IGELA argitaletxearen ezaugarri nabarmenena mundu osoko literaturako obrarik esanguratsuenetako batzuk hautatu eta haien itzulpenak argitara emateko asmoa zen. Eta hori egin dugu gehien bat gaur arteko ibilbidean: ehun eta hamabost titulu inguru euskararen ondarera ekarri. Hor aritu eta trebatu dira gaur egungo euskal itzultzaile punta-puntako batzuk
Mintzoa argitaletxea Segundo Otatzu Jaurrietak sortu zuen 1983an, ahanzturan eta bazterrean gera ez zitezen gure historia, gure idazleak eta Nafarroa. Gure espezialitatea, bat eta bakarra, Nafarroako historiarekin lotura duten liburuak, bildumak eta faksimileak argitaratzea da. Idazle hauen lanak eta beste hainbatenak eman ditugu argitara: Esteban de Masparrauta, Pedro Agramont y Zaldibar, Alfonso López de Corella, Arturo Campión, Iturralde y Suit, Navarro Villoslada, Aranzadi. Hauxe da gure helburua: jendeak ariman sartzea eta bihotzean eramatea "gurea dena", eta ez ezagutzeagatik gutxietsi ordez, zer den jakin, maitatu eta gorestea.
DENONARTEAN, batetik, nazioarteko mailan ezagunak diren egileen obrak euskarara ekartzeko sortu da, eta, bestetik, euskaraz sortutako obrak zein euskal gaien ingurukoak argitaratzeko. Katalogo orekatua du helburua, argitaletxearen funtsari eta egileei dagokienez, eta, horregatik, idazle oso ezagunen ondoan –Lev Tólstoi edo Fernando Pessoa, esate baterako–, euskal idazle berrien aldeko apustua ere egiten ari da (Mikel Mendibil, Rebeka Elizegi edo Egoitz Garro, esaterako). Kalitateko lanak eskaini ez ezik (irudiak, marrazkiak, argazkiak...), balio pedagogiko unibertsalak ere bultzatu nahi ditu: ekologismoa, adiskidetasuna..
1983an bere ibilbideari ekin zion PAMIELAk 700 titulu baino gehiago, euskaraz zein gaztelaniaz, argitaratu ditu, diseinu zaindua batez ere kultur arloko etengabeko presentzia publikoa dauzkalarik. Oso idazle ezagunenen (Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Joxemari Iturralde, Patxi Zubizarreta…) fikzioko lanak (narrazioa, poesia, haur eta gazte literatura) argitaratzen ditu euskaraz.
Euskal Herriko historia, kultura eta gizarteari buruzko saiakerak euskaraz zein gaztelaniaz argitaratzen ditu. La Navarra marítima, Orhipean (euskara, gaztelania, frantses eta ingelesezko bertsioekin), Navarra, Castillos que defendieron el Reino edo El deseo de leer bezalako liburuak erreferentzia argiak dira bai espezialistentzat, bai publiko handiarentzat.